Enpresa
Bergaran (Gipuzkoa) dagoen eta makina-erremintaren sektoreko hozte-ekipoen fabrikazioan 40 urte baino gehiagoko esperientzia duen Talleres Filber-ek neurrirako soluzio ugari eskaintzen dizkizu ekipamendu industrialean.
Sektorean duen esperientzia zabalaren ondorioz, konpainia hazi eta handitu egin da eta bere jarduerak ebaketako fluidoen filtrazioaren, industria-ekipamenduaren eta hondakin-urak berreskuratzeko ekipoen fabrikazioaren esparrura dibertsifikatu ditu.
Filber produktuen lerro guztiek eboluzionatu egin dute, egungo merkatuak eskatzen dituen baliabideak txertatuz. Horrela, gaur egun abangoardia teknologikoan dago, Filber erreferente bihurtuz industria-ekipamenduan neurrira egindako soluzioen garapenean.
Horiek dira bezero gisa gogobetetasunik handiena bermatzeko kalitate-maila duen produktu- eta zerbitzu-multzoa eskaintzeko aukera ematen diguten arrazoiak. Bai eta gurea ere, era guztietako ekipamendu industrialetan zure hornitzaile garen aldetik.
FILBER balioak:
- Teknologia, merkatuari begira hazten ari gara, abangoardia eta erreferente teknologikoa gara.
- Sektorean 40 urteko esperientziakizateak gure erabakiak bermatzen ditu.
- Gaikuntza teknologiko handiko bezeroarentzako arreta-zerbitzua. Soluzio integralak eskaintzen ditugu.
- Kalitate gorena gure produktu eta zerbitzu guztietan. Gure balio erantsia.
- Nazio eta nazioarte mailako hornitzaileak . Beti soluziorik onenak zuretzat eta zure enpresarentzat.
OLIOAK ETA TALADRINA IRAGAZTEKO EKIPOA • ZINTA GARRAIATZAILEAK