Produktuak

Gure produktu-sortaren barruan, arrabolen edo zinta magnetikoaren bidez tamaina txikiko piezen garraiagailu motordunak eta olioak eta taladrinak bereizteko edo iragazteko sistemak aurki ditzakegu.

Gaur egun, hondakin-urak berreskuratzeko ekipoak ere egiten ditugu.

  • Aholkularitza: Bezeroari aholkularitza pertsonala ematen diogu makineria bere beharretara egokitzen dela definitzeko.
  • Jatorrizko ordezko piezak: Ohiko higadura-osagaien stock zabala dugu, eta berehala entregatzen ditugu Bergarako gure instalazioetatik.
  • Laguntza teknikoa: Makinak konpontzen, muntatzen eta hobetzen ditugu, eta mantentze-lan prebentiboak eta zuzentzaileak egiten ditugu.Telefono Filber
  • Ingeniaritza: Makineria pertsonalizatzen eta bezeroaren beharretara egokitzen dugu.

IRAGAZTEKO EKIPOA
Ebaketa-olioetarako eta taladrinarako

Ekipo estandarrak eta neurrira egindakoak.

Gure ekipoen artean BANDA MAGNETIKODUNAK ditugu, oso egokiak burdinurtuzko eta altzairuzko partikula ertainak edo handiak bereizteko, eta partikula txikiagoak finago iragazteko egokiagoak diren BEREIZGAILU MAGNETIKO BIRAKARIAK eta EHUN IRAGAZLEDUNAK.

Iragazteko gaitasuna: 30 l/m-tik 1.500 l/m-ra


ZINTA GARRAIATZAILEAK
banda magnetikoa - arrabolak – dragak

Ekipo estandarrak eta neurrira egindakoak.

Tamaina txikiko piezen garraiagailu motordunak, arrabolen bidez edo zinta magnetikoaren bidez torlojuak ateratzeko, estanpatzeko, trokelgintzako ebakinak egiteko, etab. Beharren araberako fabrikazioa.


APLIKAZIO BEREZIAK
Neurrira egindako instalazioak

Ponpaketa-sistemak, piezen elikadura sistemak, jasogailuak...

Oso giza talde kualifikatua, zuretzat eta zure enpresarentzat soluziorik onena bilatzeko. Neurrira egindako garapenak ponpaketa-sistemetan, piezen elikaduran, etab.

Saldu ondoko zerbitzua

Saldu ondoko Filber zerbitzuak gogobetetasunik handiena bermatzen dizu gure produktu guztien erabileran. Edozein gorabehera edo behar izanez gero, jar zaitez harremanetan gure zerbitzuarekin. Pozik lagunduko dizugu eta zure enpresarako soluziorik onena proposatuko dizugu.

Jarri gurekin harremanetan

Nahi duzunean eta nahi duzun bezala. Iragazketa-ekipoetan eta zinta garraiatzaileetan dituzun beharretarako soluzioa izan nahi dugu.

Dirección: Amillaga 12-14 20570 BERGARA (GIPUZKOA) - SPAIN
Telefono:(+34) 943 76 17 45
E-mail: filber@filber.es
POLITICA DE COOKIES
AVISO LEGAL