JUMA + GAIN
Bereizgailu konbinatua

Produktuak / GAIN / ON-GAIN

Likido industrialak iragazteko ekipoa



Ezaugarriak

Filberrek garatutako soluzio osoa, JUMA eta GAIN serie-ereduetan oinarrituta.

Ehun iragazlea duen JUMA modeloaren gainean arrabol magnetikodun GAIN modeloa muntatzen da.

Disoluzio konbinatu horren abantaila nagusia da likido hozgarria lehenik GAIN ekipoak eskaintzen duen bereizgailu magnetikotik igarotzen dela.

Horrela, hondakin metalikoen ehuneko handiagoa kentzea lortzen da.

Ondoren, taladrina (likido hozgarria) JUMA modeloak ematen dion ehun iragazletik igarotzen da. Horrela, likidoaren garbiketa perfektua lortzen da, eta produkzio-prozesuaren kostuak nabarmen hobetzen dira, ehun iragazlearen kontsumoa % 90eraino murriztuz.

Zer abantaila eskaintzen dizkizu JUMA + GAINek

  • Errendimendu optimoa altzairuaren ezpurutasunekin, txirbil magnetikoarekin eta burdinazko partikula mota guztiekin.
  • Garbiketa ezin hobea bermatzen duen iragazketa bikoitza –lehenik eta behin, ezpurutasunak bereizgailu magnetikotik igarotzen dira, eta, gero, paper edo ehun iragazletik–, eta ekipoak osatzen dituzten elementu guztien kontserbazio ezin hobea.
  • Kostuen murrizketa likido hozgarrietan, ebaketa-fluidoetan edo taladrinan, lurruntzeagatiko galerak baino ez baitira birjartzen.
  • Aurrezpena ekoizpen-kostuetan: kontsumo gutxiago ehun iragazlean edo iragazteko paperean.
  • Taladrinaren aprobetxamendurik handiena (8 erabilera arte).
  • Deposituak garbitzeko makinen geldialdi zikloak nabarmen murrizten ditu, hala ekoizpen-prozesuak errentagarriagoak eginez.

Koadro teknikoa

juma cuadro especificaciones tecnicas

Osagarriak

Ponpak, iragazkiak... guztia lehen mailako materialarekin

Saldu ondoko zerbitzua

Saldu ondoko Filber zerbitzuak gogobetetasunik handiena bermatzen dizu gure produktu guztien erabileran. Edozein gorabehera edo behar izanez gero, jar zaitez harremanetan gure zerbitzuarekin. Pozik lagunduko dizugu eta zure enpresarako soluziorik onena proposatuko dizugu.

Jarri gurekin harremanetan

Nahi duzunean eta nahi duzun bezala. Iragazketa-ekipoetan eta zinta garraiatzaileetan dituzun beharretarako soluzioa izan nahi dugu.

Dirección: Amillaga 12-14 20570 BERGARA (GIPUZKOA) - SPAIN
Telefono:(+34) 943 76 17 45
E-mail: filber@filber.es
POLITICA DE COOKIES
AVISO LEGAL